XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txistulariak eta dantzak

Gure dantzotan oro izaten omen ziren txistulari batetik bertzera zenbait soñu desberdin, bai mutil-dantzetan eta bai soka-dantzan ere.

Denbora hartakoak ere dira, Juan Felix Urrutia erratzuarra eta Zipriano Iribarren Xamar arizkundarra biak lagunak eta elkarrekin aunitz aldiz yotzen zutenak, batez ere Erratzuko bestetan.

Gero dugu Juan Migel Jaurena pixu deitzen ziotena, hau bozatarra eta Arizkungo txistularia gure mende honen hasieran.

Beraz, 1895 eta 1905 urte hoietan ditugu:

Dorremotz lengunak, Juan Leon Ustaritz, Bizente Perotxena, Juan Felix Urrutia, Zipriano Iribarren Zamar eta Juan Migel Jaurona Pixu.

Hoiek guziak solfeorik bage yotzen zuten, denbora hartako txistulari guziek bezala. Denbora hartakoa dugu ere Manuel Danbolin deitzen ziotena, ultzamarra eta Baztanen oso ezaguna.

Orain gure oroitzean ezagutu ditugunak eta bai dantzatu ere hoien mutil-dantzekin eta gainerako soñuekin.

Denen gaiñetik aipa ditzagun Antonio Elizalde Aniz-en sortu eta gero Amaiur-era etorria eta azkeenik Arizkun-era aldatua eta bere lagun Jose Telletxea Erratzu-ko txistularia eta hor aunitz urtez bizi ondoren Arraioz-era joana.

Bi txistulari hauen denboran nabari da baztandar dantzen pizkundea batez ere mutil-dantzetan.

Gure haur denboran eta gero ere Antonio-ri Amaiur-ko txistularia deitzen zioten.

Gero Arizkun-go egin zen. Antoniok eta Joxek berpiztu zuten mutil-dantza. Antoniok bildu ziituen han-hemenka Baztan guzia arakatuz, galduak eta erdi atzenduak aurkitzen ziren mutil-dantzak, dantzari zaharretaik eta txistulari zaharretaik ere ikasiak.

Badakigu Jose Telletxea, Xamarenganik ikasi zituela zenbait mutil-dantza eta holaxe bien artean bildu zituzten Baztan-go dantza guziak, han-hemenka barreiatuak zaudenak.

Antoniok eta Joxek bazuten zenbait mutildantzeetan zenbait pauso eta itzuli desberdin.. adibidez zozoarena deitzen dugun dantzan.

Orduan elkar harturik eta Baztan-go mutil-dantzari guziak ere ados zirela, zozoarena zuzendu zuten eta Barzelonan holaxe dantzatu zuten.

Barzelonan izan zirenak denak dantzari onak ziren eta ongi hautatuak.

Orain hamabortz mutil-dantza hoiek, soka dantza, irri-dantzak, zortzikoa eta gaita deitzen duguna ere, denak ongi osatuak gelditu dira